Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Isidro San Migel

Datu pertsonalak

Izena
San Migel, Isidro
Izen abizen osoak
San Migel Zubieta, Isidro
Jaiotza
1950 Eskoriatza + Eskoriatza < Debagoiena < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Apotzagako bertsolari taldeko kidea.
Sariketa eta txapelketako partaidetzak:
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia: 1982
Xenpelar saria (Errenteria): 1980 (jendaurreko lehen saioa)
Leintz Bailarako Bertso Txapelketa (Apotzaga): 1981; 1985; 1987; 1988
Oñati eta Leinzko bertsolarien arteko lehiaketa (Oñati): 1988

Bertso eskola sortzaole eta irakasle:
Oñatiko Betso Eskola: 1986-...

Datu biografikoak

Biografia
Eskoriatzako (Gipuzkoa) Apotzaga auzoko Agane baserrian jaio zen 1950eko maiatzaren 15ean. Oñatin (Gipuzkoa) bizi da.

Apotzagako (Eskoriatza, Gipuzkoa) bertsolari taldeko partaidea da. Almeneko haur bertso-eskolatik sortutako bertsolari gazteen probaleku izan zen Apotzagako Hauzo Etxe elkartea. Haiekin topatzean ezagutu zuten hauek bertso-tradizio zaharra.

Etxeko girotik eta lagunartetik datorkio bertsozaletasuna. 1980an kantatu zuen lehen aldiz jendaurrean, Xenpelar sariketan (Errenteria). Apotzagako bertsolari taldea (bere anai Anjel, Xabier eta Jose Luis, Maximo Letona, Kepa Urain, Joxe Ramon Beitia, Iñaki Plazaola, Julian eta Felix Oianguren, ...), lagunartea, inguruko plazak eta garaiko hainbat sariketetak izan ditu jarduntoki. 1980ko hamarkadan antolatu ziren Leintz Bailarako Bertso Txapelketan parte hartu zuen bere garaiko kideekin eta belaunaldi berrikoekin. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian behin hartu du parte, 1982an. Apotzagako bere ohiko kantukidez gain, bere plazaz plazako ibilian izan du aukera Anjel Mari Peñagarikano, Jexux Iribar "Olalde", Joxe Lizaso eta beste hainbatekin jarduteko.

Oñatiko bertso-eskolako sustatzaile eta irakaslea da da anaia Xabierrekin batera. 1986an hasi ziren eta 1998an oraindik langintza horretan ziarduten.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
1980 , Errenteria (Xenpeler saria)