Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Xabier San Migel
Datu pertsonalak
- Izena
- San Migel, Xabier
- Izen abizen osoak
- San Migel Zubieta, Javier
- Jaiotza
- 1944 Eskoriatza + Eskoriatza < Debagoiena < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
- Jarduerak
-
Bertso irakaslea - Jarduerei buruzko azalpenak
- Apotzagako bertsolari taldeko kidea.
Parte hartu duen sariketak:
Deba ibarraldeko saria (Arrasate): 1973
Xenpelar saria (Errenteria): 1975
Leintz Bailarako Bertso Txapelketa (Apotzaga): 1981; 1988; 1989
Bertso-eskola sortzaile eta irakasle:
Oñatiko Bertso Eskola: 1986-...
Datu biografikoak
- Biografia
- Eskoriatzako (Gipuzkoa) Apotzaga auzoko Agane baserrian jaio zen 1944ko abuztuaren 29an. Oñatin (Gipuzkoa) bizi da.
Apotzagako (Eskoriatza, Gipuzkoa) bertsolari taldeko partaidea da. Almeneko haur bertso-eskolatik sortutako bertsolari gazteen probaleku izan zen Apotzagako Hauzo Etxe elkartea. Haiekin topatzean ezagutu zuten hauek bertso-tradizio zaharra.
Etxeko girotik eta lagunartetik datorkio bertsozaletasuna. 1960an kantatu zuen lehen aldiz jendaurrean, jaioterrian, Eskoriatzan, lagunek bultzata. Apotzagako bertsolari taldea (bere anai Ixidro, Anjel eta Jose Luis, Maximo Letona, Kepa Urain, Joxe Ramon Beitia, Iñaki Plazaola, Julian eta Felix Oianguren, ...), inguruko plazak eta lagunartea izan ditu jarduntoki batik bat, garaiko hainbat sariketetan parte hartu badu ere. 1980ko hamarkadan antolatu ziren Leintz Bailarako Bertso Txapelketan parte hartu zuen bere garaiko kideekin eta belaunaldi berrikoekin.
Oñatiko bertso-eskolako sustatzaile eta irakaslea da da anaia Isidrorekin batera. 1986an hasi ziren eta 1998an oraindik langintza horretan ziarduten.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- 1960, Eskoriatza