Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Aitor Usandizaga

Datu pertsonalak

Izena
Usandizaga, Aitor
Izen abizen osoak
Usandizaga Izagirre, Aitor
Jaiotza
1976 Asteasu (Zabal-Errekondo baserria, Behe-bailara), Gipuzkoa

Bertsolaritzan

Jarduerak
Bertsolaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertsolaria
bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Baserrian jaioa denez, denbora librea gutxitan izan du. Orain baino gehiago gazteagoa zenean eta orduan (11-16 urte artean gutxi gorabehera) gehiago saiatzen zen bertsotan ere. Hortik aurrera bertso mundua nahiko utzita egon zen; konpromezu zehatz batzuetara bakarrik joaten zen. Gauetan izaten zuen denbora ateratzeko modua bere gauzetarako eta musika entzun, irakurri eta bertsoak ere egiten zituen batzuetan, parrandarik tokatzen ez bazen behintzat. 19 urte inguruan beste puztualdi bat izan zuen bertsolaritzan eta sariketa batzuetara aurkeztu zen. Momentu horretan utzi zituen ikasketak eta baserrian erabateko dedikazioarekin hasi zen. Geroztik aldaketa handirik gabe dabil. Bertsoak lagun asko eta momentu polit asko utzi dizkio eta horixe da gehien baloratzen duena.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
1987, Hernani (Sandiusterri) Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa, kanporaketa