Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Iñaki Viñaspre

Datu pertsonalak

Izena
Viñaspre, Iñaki
Jaiotza
1984 Abetxuku + Abetxuku < Gasteiz < Gasteizaldea < Araba < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Sariketa edo lehiaketa sortzailea
Antolatzailea
Aurkezlea
Bertso irakaslea
Bertso-irratsaiogilea
Epailea
Eragilea
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertsolari:
Arabako Bertsolari Txapelketa: 2002, 2003 parte-hartzaile; 2004, 2005, 2006, 2008, 2009, 2011, 2013, 2017, 2020, 2022, 2024 finalista; 2007, 2015 txapeldunorde; 2019, 2026 Txapelduna.
Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa: 2023, Txapeldunak (Katuko Muino taldea: Ekaitz Samaniego, Eli Zaldua, Xabier Antia eta Iñaki Viñaspre)
Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelelkta: 2001, 2002 Txapelduna.
Bertso irakasle:
Arabako ikastetxe eta bertso-eskoletan 2012tik 2020ra bitartean.

Datu biografikoak

Biografia
Gasteizen (Araba) jaio zen 1984ko urtarrilaren 21ean. Lehen Hezkuntzako irakasletza du lanbidea. Arabako plaza askotako bertsolaria da abetxukotarra.

Bertso-eskolaren eskutik sartu zen bertso munduan (2000). Laister hasi zen Arabako plazetan eta lurralde horretatik kanpoko hainbat sariketetan (Xenpelar, Lizardi,Osinalde,Hernandorena, Zarauzko kopla txapelketa, ...) bertsotan. Bertsogintza ez ezik, ordea, bertsolaritzaren ia alor guztiak jorratu ditu orduz: bertso-irakasletza, antolakuntza, eragileta, gai-jartzailetza etab.

Arabako Eskolarteko Txapelduna izan zen 2001 eta 2002an. Urte honetan hartu zuen parte lehen aldiz Arabako Bertsolari Txapelketan; orduz gero antolatu diren Txapelketa horretako edizio guztietan hartu du parte, finalista izan delarik 2004az gero antolatu diren guztietan: txapeldunordea izan da 2007an eta 2015ean, eta Txapelduna 2019an eta 2026an. Arabako Kuadrillarteko txapelketa irabazi zuen 2023an, "Katuko muñoak" taldearekin.

Bertsolari legez egiten ari den ekarpenaz gain, Arabako Bertsozale Elkarteko irakaslea eta udalekuetako begirale izan da urte askotan 2019ra bitartean, eta Bertxoko sariketaren antolakuntzaz eta Hala Bedi irratiko Bertxoko saioaren esatari lanez arduratu da beste hainbatetan. Arabako Bertsozale Elkarteko zuzendaritza kidea izan da.