Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Joxe Zapirain

Datu pertsonalak

Izena
Zapirain, Joxe (1873-1957)
Izen abizen osoak
Zapirain Aranburu, Joxe
Jaiotza
1873 Errenteria + Errenteria < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
1957 Errenteria + Errenteria < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduerak
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Oso gazterik geratu zen alargun, bederatzi seme zituela. Geroztik, bi seme galdu zituen gerran eta beste bat istripu batean. Sarri, bere bizitza dohakabeari buruz ondu zituen bertsoak. Antonio Zavalak bildu zituen Juan Kruz eta Joxe Zapirainen bertsoak eta Zapirain anaiak (1975) izenburupean argitaratu zituen. Joxe Zapirainen bertso sail ezagunenak dira: 1914ko gerra, Bein mundutikan faltatzen danak, Alarguna, Len amar lagun giñan etxian, Biyotza penaz betia, Saturnino il zanian, Inpernua. Salbador Zapirain "Ataño" idazleak Joxe Zapirain bere aitaren bizitza kontatu zuen Txantxangorri kantaria (1979) izeneko eleberrian.

Iturria, Euskal Wikipedia: http://eu.wikipedia.org/wiki/Jose_Zapirain

Beste lanak

Bertso jarri ezagunenak
Alarguna (Emaztearen heriotzea) ; Saturnino hil zanean ; Mixioa