Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Juan Kruz Zapirain
Datu pertsonalak
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertso-jartzailea
Datu biografikoak
- Biografia
- Juan Kruz Zapirain (Errenteria, Gipuzkoa, 1867ko urtarrilaren 3a - Errenteria, Gipuzkoa, 1934) bertsolari gipuzkoarra izan zen. Euskal Herri guztian sona handikoa izan zuen bertso sail luze baten egilea izan zen: Santa Jenobebaren bizitza (1899), hainbat argitaraldi izan zituena. Manuel Lekuonak eta Jose Migel Barandiaranek argitaratu eta aztertu dute 163 bertsoko sail hori. Antonio Zavalak bildu zituen Juan Kruz eta Joxe Zapirainen bertsoak eta Zapirain anaiak (1975) izenburupean argitaratu zituen. Zapirainen beste bertso sail batzuk dira: Ai gure antxiñeko guraso nobliak, bertso doinu bati izena eman diona, Zure pasio santua eta Azkeneko gaba (1918).
Iturria, Euskal Wikipedia: http://eu.wikipedia.org/wiki/Juan_Kruz_Zapirain
Beste lanak
- Bat-bateko bertso ezagunenak
- Sta. Jenobebarenak ; Ai gure antxineko guraso nobliak ; Azkeneko gaba (Emaztearen heriotzea) ; Gure Euskera