Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Egoitz Zelaia

Datu pertsonalak

Izena
Zelaia, Egoitz
Izen abizen osoak
Zelaia Perez, Egoitz
Jaiotza
1982 Hendaia, Lapurdi

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-eskolako irakaslea
Bertsolaria
Gai-jartzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Antolatzailea: urtean hainbat saio antolatzen dituzte Hondarribi-Irun aldean hainbat euskara elkarte eta talderekin (Hots, EHE, Hazia...)
(Herri-)gai-jartzailea: antolatutako bertso bazkari-afari denetan ez bada ia denetan, baita ikastola eta jai batzuetan ere.

Datu biografikoak

Biografia
Euskal Filologia ikasketak egin zituen Gasteizen. Bertso irakasle eta kazetari modura egin izan du lan. Txikia zela kanpora, Mexikora, joan zen bizitzera. Oinarrizko ikasketak, halabeharrez, gazteleraz egin zituen. Etxean betidanik euskara entzun du, eta horrexegatik mantendu zuen euskara. Nahiz eta lehendik familian bertsolariak ukan bai osaba, bai aita, mutil koxkortu arte ez zen zaletzen hasi. Hamaika Bertute ekimenean dabil.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa 2000 (kanporaketa)