Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Ion Ansa
Datu pertsonalak
- Izena
- Ansa, Ion
- Izen abizen osoak
- Ansa Mendizabal, Ion
- Jaiotza
- 1977 Errenteria + Errenteria < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduerak
-
Bertso irakaslea Bertsolaria Eragilea - Jarduerei buruzko azalpenak
- Bertso-eskolako irakaslea
Bertsolaria
Eragilea
Datu biografikoak
- Biografia
- Zinema ikasketak egin ditu Bartzelonan. Beste lanen artean, AEKn irakasle ibili da Xenpelar euskaltegian. Itzultzaile eta euskara zuzentzaile ere izan da, eta Bartzelonako Euskal Etxean irakasle eta koordinatzaile aritu da. 2006an ETBko Hitzetik Hortzera telebista saioko erredaktore hasi zen. Herri mugimenduko talde eta elkarte ugaritan ibilia da. Txikitatik datorkio bertsozaletasuna, eta Xenpelar Bertso Eskolako kide da 1993tik. Hamaika Bertute ekimeneko partaide da.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Errenteria-Oreretan, 1999ko martxoaren 18an, Korrika Sarian, kantukide Josu Oiartzabal, Manex Mujika, Iker Goñi, Aitor Albistur eta Mikel Aginaga zituela.
Argitalpenak
- Beste argitalpenak
- "Plouen Mentides" Egunkariaren itxieraren aurkako liburuan parte hartu zuen, katalanerazko bertsioan.
"Gorputzaren harmonia" Caixak ateratako DVD-aren itzultzaile. - Ekoizpen oharrak
- Irrati esatari izan da Zintzilik Irratian (1995-2003), eta irrati esatari eta teknikari Errenteriako Udal Irratian (1995-1996). AIZU! aldizkariko hizkuntza arduradun eta Kitto Zalantzak! atalaren egile (2002-2003). ON aldizkariko elkarrizketatzaile eta erreportaia egile da 2006tik. Bartzelonako Literaldia euskal literatura zikloa eta Zinemaldia euskal zinema zikloen antolatzaile izan da 2005-2006 urteetan.