Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Amaia Elizagoien

Datu pertsonalak

Izena
Elizagoien, Amaia
Izen abizen osoak
Elizagoien Varela, Amaia

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Txikitatik bertso eskolan ibilitakoa da, Estitxu Arozenarekin eman zituen bere lehen pausoak eta gaur egun Bittor Elizagoienekin entrenatzen du. Txikitatik bertso paper lehiaketetan eta txapelketatan parte hartu izan du. 2008an gaztetxoen txapela jantzi zuen eta bi alditan kantatu du gaztetxoen Euskal Herriko txapelketan. 2013an kantatu zuen lehen aldiz Nafarroako txapelketan. Ikasketei dagokionez, Haur Hezkuntza ikasi du eta ipuin kontalari bezala egiten du lan. Eskoriatzako bertso eskolan ere heldu eta haurren irakasle bezala aritu zen lanean.