Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Jon Elizetxe

Datu pertsonalak

Izena
Elizetxe, Jon
Izen abizen osoak
Elizetxe, Jon
Jaiotza
1984 Gartzain + Gartzain < Baztan < Baztan Ibarra < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Datu biografikoak

Biografia
Baztandarra da, Gartzaingoa, 1984an jaioa. Bertsotan bere kasa ikasitakoa, 2002ko Eskolarteko Txapelduna da. Txapelketan finalaurrekoetaraino iritsi da azken urte hauetan. 2008an Mariano Izeta sariketaren III. edizioa irabazi zuen eta 2009an Xalto sariketa. Lanbidez basozaina eta Baztango bertso eskolako irakaslea.