Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Jean Haritxelar
Datu pertsonalak
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Ikertzailea
Datu biografikoak
- Biografia
- Jean Haritxelhar Duhalde Baigorrin sortu zen 1923an. Batez ere euskaltzain bezala ezagutu badugu ere, politikari eta literatura ikerlaria ere izan zen baxenafarra.
Okzitaniako Tolosako, eta Sorbonako unibertsitateetan eta Saint Cloudeko irakasle eskolan goi mailako ikasketak egin zituen. Ageneko lizeoan aritu zen irakasle 1952tik 1959ra. Bordeleko unibertsitatean gaztelania, euskara eta euskal literaturako irakasle izan zen, 1962tik 1986ra bete zuen Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedra tarteko. Letretan doktoretza lortu zuen 1969an Sorbonako Unibertsitatean.
Gramatika eta literatura idatziari buruzko lanez gain, ez zuen ekarpen ttipirik egin ahozko euskal literaturaren esparruan, besteak beste bertsolaritzaren ikerketan. Esate baterako, berak idatzi zituen "Deux chansons perdues d´Etchahun-Barkoche" (1961), "Le rythme poétique (4+7)-(4+6) dans la chanson «Intchauspeko alhaba dendaria»" (1962), "Etchahun et Chamisso" (1963) eta "Contribution a l´étude de la littérature basque: Martin Larralde-Bordachuri, le poète-galérien" (1963) azterlanak. Gainera, 1967. urtean idatzi zuen "Etchahun eta Otxalde" idazlana.
Ahozko literaturari egin zion ekarpenik gorena, ordea, 1969an idatzitako Etxahuni buruzko doktoretza tesia izan zen; bi partetan emana: "Le poète Souletin Pierre Topet-Etchahun" (1969) eta "L´Oeuvre Poètique de Pierre Topet-Etchahun" (1970).