Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Juan Kruz Igerabide

Datu pertsonalak

Izena
Igerabide, Juan Kruz

Datu biografikoak

Biografia
Euskal Filologian doktorea, lehen eta bigarren hezkuntzako irakasle izandakoa. Gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Filologia saileko irakaslea da. Hamaika itzulpen literario egin izan du euskarara; baita poesia, ahozkotasuna eta haur literaturari buruzko zenbait ikerketa. Saiakerak, ipuinak, poesiak eta haur poesiak idatzi ditu. Haur eta gazte literaturan hainbat liburu argitaratu ditu: lehena, Begininiaren poemak (1992), haur literaturako Euskaldi saria, Jonas eta hozkailu beldurtia (1998), Hamabi galdera pianoari (1999), Helena eta arrastiria (1999), Botoi bat bezala (1999), Atea kox-kox (2000), Jonasen iratzargailua (2001), etab.