Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Oier Lakuntza
Datu pertsonalak
- Izena
- Lakuntza, Oier
- Izen abizen osoak
- Lakuntza Irigoien, Oier
- Jaiotza
- 1985 Iruñea + Iruñea < Iruñerria < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
- Jarduerei buruzko azalpenak
- Itsu-gorra izanik, akustikarekin arazoak izaten ditu batzutan. Transmisoreak eskeini izan dizkiotenean, lasaitasun handia izan da beretzat, zuzenean soinu seinalea nire audifonoetan jasotzeko aukera eman baitit horrek, egon zitezkeen oihartzun arazoak ekidinez.
Datu biografikoak
- Biografia
- Ikastolan hasi zen bertsotan, Unai Agirrek zuzentzen zuen bertso eskolan izena emanda. Han bi urte egin ostean, Iruñeko bertso eskolara pasa zen, Estitxu Arozenarekin. 2006-2013 urteen artean Arkaitz Goikoetxeak zuzentzen zuen Lekunberriko bertso eskolako kide izan zen, eta gaur egun Barañaingo bertso eskolan ibiltzen da. Gainera Gasteizko (bertan egiten baitu lan) talde batekin biltzen da bertsotarako.
2007ko Mariano Izeta sariketa irabazi zuen, eta beste zenbait sariketetan ere parte hartu du, hala nola, Bagare, Hernandorena eta Xalton. 2005ean hartu zuen parte lehen aldiz Nafarroako Bertsolari Txapelketan eta orduz geroztik 2022 arte jokatu diren Nafarroako txapelketa guztietan parte hartu du, 2019koan izan ezik. Horietako azken seietan finalerdietara iritsi da.