Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Mirari Martiarena
Datu pertsonalak
- Izena
- Martiarena, Mirari
- Izen abizen osoak
- Martiarena Iraola, Mirari
- Jaiotza
- 1986 Oiartzun + Oiartzun < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
Datu biografikoak
- Biografia
- Batxillergo ikasketak Errenterian egin eta gero, kazetaritza ikasketak egiten ari da Leioan. Ikaslea izateaz gain, 16 urtetatik Pikoketa jatetxean dabil lanean. UEUko komunikazio laguntzaile eta Gaztesareak duen Irauli Uhinak irratsaioan aritu da. Gainera, kazetari moduan hainbat kolaborazio egin ditu. Trikitilaria ere bada. 7 urterekin bertsozaletu zen, eta 15 urterekin eman zuen izena bertso eskolan. Oiartzungo bertso eskolan eta Santutxukoan ibiltzen da.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Axular Lizeoan, Eskolarteko Txapelketan, Oiartzungo bertso eskolako kideekin.