Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Beñat Torres

Datu pertsonalak

Izena
Torres, Beñat
Izen abizen osoak
Torres Lete, Beñat
Jaiotza
1995 Urretxu + Urretxu < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Euskal ikasketak egin zituen Gasteizen. Gaur egun irakaskuntzan dihardu lanean. Etxetik datorkio bertso zaletasuna; Aitona, Jesus Lete, bertsolaria zuen. Bertsotan Urretxu-Zumarragako Bertso eskolan hasi zuen eta bertan zaletu zen, Gorka Azkarate irakasle zuela. Egun tarteka kantuan jarraitzen du. Urretxu Zumarragako Zugazte umeen bertso eskolako irakasle ere bada.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Eskolartekoan izan zuen lehen plaza, Legazpiko Latxartegi aretoan.