Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Iñigo Gorostarzu

Datu pertsonalak

Izena
Gorostarzu, Iñigo
Izen abizen osoak
Gorostarzu Etxebeste, Iñigo
Jaiotza
1987 Berastegi + Berastegi < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Berastegiko Etxe-orde baserrian sortu eta han bizi da egun. Tolosan Goi mailako Lanbide Heziketa ikasi zuen eta Ormaiztegiko Irizar kooperatiban egiten du lan. Aitarekin hasi zen bertsotan 6-8 urte zituela, eta 16-17 urte zituenean hasi zen bertso eskolan Mikel Mendizabalek animatuta. Bixente Gorostidi izan zuen lehen iraskasle Beteluko bertso eskolan. 2007, 2011 eta 2015ko Gipuzkoako txapelketan hartu du parte. Egun, Leitzako bertso eskolan eta Harituz bertsozaleen elkarguneko kide da.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Berastegiko frontoian, 2004an, Egunkariaren aldeko afari batean Mikel Mendizabal eta Alaitz Sarasolarekin.