Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Joxe Anjel Irigarai

Datu pertsonalak

Izena
Irigarai, Joxe Anjel

Datu biografikoak

Biografia
Nafar familia batean sortua. Txikitatik ibili da kulturgintzan eta gizarte gaietan. Bere lehen urratsak, Umeen Deia argitalpenaren kudeaketan edota euskararen aldeko "Principe de Viana" elkargoan (bertso lehiaketak, haur etsaminak eta beste) laguntzen eman zituen. 1965etik 1972ra Ez Dok Amairu taldeko kideetarikoa dugu. 70ko hamarkadan Aranzadi Zientzia Elkarteko Antropologia Sailean aritu zen eta baita elkarte honetako idazkari lanetan. 1995tik 2003 arte Bilboko Zenbat Gara eta Kafe Antzokian ibili da, kultur sailean bereziki, bertako garapenean hasieratik eta sakonki txertatua. 60ko hamarkadan hasi zen idazten serioskiago, Ez Dok Amairuren baitan eta kanpoan. Geroztik, artikulu, kolaborazio, hitzaurre eta halakoez gain, liburu zenbait idatzirik da. Bereziki poesiazkoak (Kondairaren ihauterian, Bizi minaren olerkian, Urdinkara, Joan-jinaren labirintoan), baina baita saiakerak (Euskera eta Nafarroa, Euskara bizitzaren kenkan, Orekaren mintzoa) edo hitz lauzkoak ere (Gauerdiko ele galduak).