Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Endika Igartzabal Murua

Datu pertsonalak

Izena
Igartzabal Murua, Endika
Izen abizen osoak
Igarzabal Murua, Endika
Jaiotza
1991 Gabiria + Gabiria < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Gabirian jaioa 1991ko azaroaren 16an. Ingeniaritza Mekanikoan graduatua eta Ingeniaritza Industrialeko masterrean titulatua. Goierriko Bertso Eskolan hasia 14 urterekin ikasle modura, eta gerora irakasle bezala ere aritua zenbait urtetan. Bertso udalekuetan ibilia hezitzaile modura eta baita Euskal Udalekuetan ere. Gazte sariketa batzuetan (Abra sariketan irabazlea 2012an) eta azken Gipuzkoako Txapelketetan parte hartua, baita herriartekoan ere Osinalde taldearekin. Gaur egun lagunarteko saioetan aritzen da batik bat.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Gipuzkoake Eskolarteko Txapelketa, Urretxun, 2006an