Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Arkaitz Zipitria

Datu pertsonalak

Izena
Zipitria, Arkaitz
Izen abizen osoak
Zipitria Mendizabal, Arkaitz
Jaiotza
1987

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Arrigorriagako bertso eskolan hasi zen bertsotan, 2004. urtean. Jendaurrean lehen aldiz urte horretako abenduan abestu zuen, Arrigorriagako Argala plazan. Handik lau urtera, 2008an, Bizkaiko Bertsolari Txapelketan abestu zuen lehen aldiz, eta ordutik behin baino gehiagotan parte hartu du.
Gaur egun, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko langilea da, eta bertsolaritza irakasle dabil eskolaz eskola hezkuntza arautuan. Arrigorriagako Estropozu bertso-eskolako kidea da eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketako talde antolatzaileko kidea ere bada 2016tik.