Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Beñat Vidal

Datu pertsonalak

Izena
Vidal, Beñat
Izen abizen osoak
Vidal Gurrutxaga, Beñat
Jaiotza
1986 Plentzia + Plentzia < Uribe-Kosta < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Gai-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Plentzian jaio eta Leioan hazitako gorliztarra. Algortako Bertsolari Eskolari esker hasi zen bertsotan, lehenik ikastolan, Aitzol de Castro Leioako bertsolariarekin eta beranduago, bertso eskolan.
Urte luzez bertsotan aritu zen, gai-jartzaile lanak tartekatuz, baina aspaldiko urtetan gai-jartzaile ari da, plazan eta txapelketan.
Ikasketaz eta lanbidez irakaslea da, eta euskalgintzako esparru ezberdinetan lanean aritua.
2014tik Bizkaiko Bertsozale Elkarteko zuzendaritza batzordeko kidea da eta 2022tik Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko zuzendaritza batzordeko kidea.