Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Gorka Intxaurbe

Datu pertsonalak

Izena
Intxaurbe, Gorka
Izen abizen osoak
Intxaurbe Etxebarria, Gorka
Jaiotza
1983 Zeanuri + Zeanuri < Arratia-Nerbioi < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Epailea
Jarduerak
Kazetaria

Datu biografikoak

Biografia
Zeanuriko Uribe auzoan igaro zuen umezaroa. Hamalau urte ingururekin bertsozaletu zen: audioak eta bideoak ikusi eta entzuten pasatu zituen lehen urteak. Geroago, Arratia, Gernika eta Santutxuko bertso-eskoletan ibili eta, urte pare batez bat-batean abestu ostean, Bizkaiko epaile-taldean hasi zen.

Euskal Filologia ikasi zuen eta, hasieran, Labayru Ikastegian eta Euskaltzaindian ibili zen beharrean. Gaur egun, Euskaltzaindiaren "Euskararen Herri Hizkeren Atlasa" egitasmoan dabil. Bere lanbidea eta zaletasuna uztartuta, ahozkotasunaren munduan sano gustura sentitzen da. Bertsoak epaitu ahal izanda, zorte handikotzat du bere burua, eta bertsolariekin albait justuena izatea da bere ardura nagusia.

BBK Sariketan, Bizkaiko eta Euskal Herriko Eskolartekoetan eta Bizkaiko Txapelketan ere epaitu du. Era berean, "Bizkaie!" aldizkari elektronikoan urteak daramatza bertsoaren gaineko artikuluak idazten.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
BBK Sariketea.