Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Jorge Alberto Soccodato

Datu pertsonalak

Izena
Soccodato, Jorge Alberto
Jaiotza
1946 Nueve de Julio + Nueve de Julio < Buenos Aires < Argentina < Hego Amerika

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Inprobisatzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Argentinako payadorea

Datu biografikoak

Biografia
Juan Pedro Carrizor payadorearekin hasi zen inprobisatzen 14 urte zituela. Beste payadore ezagunekin batera aritu izan da sarritan: Juan Jose García, Roberto Ayrala, Waldemar Lagos, Alvaro Casquero, Victor Di Santos, Toto Mora eta Marta Suint, besteak beste.

Payadoreen hainbat topaketetan ere parte hartu du: 'Festival Mayor del Folclore de Cosquín' barruan, '1° Encuentro Masivo de Payadores' topaketaren kudeatzailea izan zen. Bertan, Carlos Lopez Terra, Gabino Sosa, Jose Curbelo eta Aramís Arellano, eta Argentinako Marta Suint, Ayrala eta Di Santos payadoreak izan ziren. Uruguaien izandako 'Encuentro de Payadores' topaketan ere parte hartu zuen, "Las Travesuras de Soccodato" lanarekin.

Iturria (es): http://www.diversarima.cult.cu/Biblioteca/Biograf%C3%ADas/tabid/66/Default.aspx?PageContentID=135