Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Brahim Baouch

Datu pertsonalak

Izena
Baouch, Brahim

Datu biografikoak

Biografia
Draiden jaioa, Agadirreko hegoaldera 15 kilometrora dagoen herria. Kargu garrantzitsuak izan ditu bere jarduera profesionalean zehar; Le Monde Amazigh egunkariko Erredakzio Idazkaria edo Azetta Elkarteko Idazkari Orokorra (Hiritartasunerako Amazigh sarea) izan da, besteak beste. Amezday Anamur Amazigh deitutako izaera politikoko elkarte bateko sortzaile eta bazkidea da. Honetaz gain, Asiggel elkartearekin elkarlanean dabil Achtoukenen, bere despatxuko kidea izanik. Gaur egun, Marokoko Amazigh kultur ekimeneko ekintzailea da. Amazigh arte eta kulturako hainbat konferentziatako sustatzailea izan da (Berebere), baita Amazigh kantu eta poesiari buruzko hainbat telebista saiotan (Mirath).