Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Joan Kruz Arrosagarai "Borddele II"

Datu pertsonalak

Izena
Arrosagarai, Joan Kruz "Borddele II"
Izen abizen osoak
Arrosagaray Changala, Juan Kruz
Jaiotza
1905 Luzaide + Luzaide < Zangozako Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
1905ean Luzaiden jaioa, 20 urterekin Estatu Batuetara joan zen. Californian artzain ibili zen bost urtez. Depresio Handiaren garaia tokatu zitzaion, baina artzaintzari ez zion eragin krisiak. Idatzita zituen kantu eta bertso kaierrak lapurtu zizkioten 1932an. Bere anaiak egindako kopietatik berreskuratu zituen batzuk.

1960an ezkondu zen Kattalin Xaldurekin Kalifornian. Joan Etxamendi "Bordel" bertsolariaren biloba.

Iturria: Satrustegi, J.M. "Luzaideko kantiak". http://www.euskaltzaindia.net/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10231.pdf

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
California-tik kantuz. (Auspoa, 163)
Argitaratugabeak eta azterlanak
Luzaideko kantiak (Auspoa, 65)

Beste lanak

Bertso jarri ezagunenak
Orotara 40 bat bertso sail: Jeiki jeiki Mari Angela; Luzaideko gazteria bi parte; Luizaidar bat kantuz; Zazpi urteren ene bizitza