Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Mikel Iturriotz Etxaniz

Datu pertsonalak

Izena
Iturriotz Etxaniz, Mikel
Izen abizen osoak
Iturriotz Etxaniz, Mikel
Jaiotza
1995 Urretxu + Urretxu < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria

Datu biografikoak

Biografia
11 urte inguru zituela Zumarraga-Urretxuko bertso-eskolan hasi zen Gorka Azkarate irakasle zuela, eta gaur egun irakasle lanetan aritzen da bertan. Gaztetatik eskolarteko txapelketetan aritu izan da, baita hainbat gazte-sariketetan ere. Horrez gain, 2015eko eta 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketetan aritu da. Jarduera Fisikoa eta Kirolen Zientzietan graduatua da.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Ez naiz oroitzen zein izan zen nire lehen plaza, baina
ziur Urretxun izango zela, eta Urretxu-Zumarragako
bertso-eskolak bideratutako saioren bat izango zen.

Argitalpenak

Beste argitalpenak
Behin edo behin bertsopaperen bat egin izan dudan
arren (aspalditxoan ez), ez dut ohiturarik
argitalpenik egiteko.