Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Pedro Artetxe "Urdaneta"

Datu pertsonalak

Izena
Artetxe, Pedro "Urdaneta"
Izen abizen osoak
Artetxe Zulaika, Pedro
Jaiotza
1924 Aia + Aia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Eragilea
Jarduerak
Gai-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Aiako Urdaneta auzoko Indate-Berri baserrian jaio zen. Geroztik, Orion eta Lasarten bizi izan da. Eskola utzi behar izan zuen, gerra etorri zelako. Soldaduska arte baserrian aritu zen, gero arotz izan zen, eta azkenik Mitxelinen egin zuen lan. Aitonak eta osabak kantatutako bertsopaperak entzunda bertsozaletu zen. Gaztetan bertsotan ibili izan zen. Lizardi sariaren antolatzaile izan zen lehen urtetan.