Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Endika Legarra

Datu pertsonalak

Izena
Legarra, Endika
Izen abizen osoak
Legarra Nuin, Endika
Jaiotza
1996 Iruñea + Iruñea < Iruñerria < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Txantrear eta goldaraztartzat du bere burua. Euskal Ikasketetan graduatua da, Bigarren Hezkuntzako irakaslea Euskara ikasgaian. 11 urterekin hasi zen bertsotan, Txantreako Bertso Eskolan eta zenbait eskolarteko txapelketatan parte hartu zuen. Ondoren, urte batzuetarako bertsolaritza utzi zuen, baina gerora berriz hasi zen Gasteizen. Iruñera itzulita, 2019ko eta 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketetan parte hartu zuen. Gaur egun Barañaingo eta Irurtzungo Bertso Eskoletan aritzen da.