Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Joakin Berasategi

Datu pertsonalak

Izena
Berasategi, Joakin
Jaiotza
1939 Olaberria + Olaberria < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
2012 Donostia + Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Argitaldaria
Jarduerak
Aztertzailea
Eragilea

Datu biografikoak

Biografia
**Auspoaren bigarren hauspoa**

Sendoa argitaletxearen sortzailea eta burua izan zen urte askoan Joakin Berasategi, eta argitaletxe horretan kaleratu zituen Antonio Zabalak Auspoa bilduma entzutetsuko liburuetako gehientsuenak. Urte askoan Antonio Zabalaren eta Auspoa bildumaren sostengu garrantzitsua izan zen Berasategi, Auspoaren bigarren hauspoa, Antonio Zabalaren ondoan beti. Atzo hil zen Joaquin Berasategi Mendizabal, 73 urte zituela, eta haren azken agurreko hileta elizkizunak bihar egingo dituzte, astelehenarekin, 19:00etan, Donostiako Artzain Onaren elizan.

Sendoa argitaletxea 1980an sortu zuen Berasategik, eta Auspoakoez gain bestelako liburuak ere argitaratu zituen, euskal kulturarekin lotuak denak. Zabala bezala, ahozko herri literaturaren maitale handia zen Berasategi ere. «Ahozko herri literatura oinarria da beste edozein literatura motarentzat», adierazi zuen Argia aldizkariak egindako elkarrizketa batean, 1995ean. «Ez da modaz pasatzen urteen joan-etorriarekin. Auspoa bilduma gabe ez dago Euskal Herriko benetako historia bat egiterik, bera baita herriaren eta nortasunaren kutxa. Horregatik ahozko literaturari ikusten diodan etorkizuna herriari ikusten diodana da».

Azken urteetan erretiroa hartua zuen Berasategik, eta Sendoak utzia zion Auspoa bildumako liburuak argitaratzeari. Orain Gipuzkoako Foru Aldundiak du bere gain ardura hori.

Iturria: Berria. Juan Luis Zabala. http://paperekoa.berria.inf o/plaza/2012-04-01/032/004/lege_info.htm