Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Jon Ander Urkiaga

Datu pertsonalak

Izena
Urkiaga, Jon Ander
Izen abizen osoak
Urkiaga Egidazu, Jon ander
Jaiotza
1987 Zornotza + Zornotza < Durangaldea < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
19 urterekin hasi zen Zornotzako bertso eskolan. 2009an Kazetaritza ikasketak amaitu zituen, eta Gasteizera joan zen Euskal Filologia ikastera (2013). Gasteizko lehen ikasturtea, 2009-10, izan zen bertsotan aritu izan zen azken sasoia; 2014ra arte. Ikasturte hasieran, herrira itzultzearekin batera, berriz ere bertsotan hasi zan Zornotzako bertso eskolan. Azken lau urteak AEK-ko irakasle gisa aritu da Gasteizen, eta, abuztu bukaeran, Durangaldeko 'Anboto' astekarian hasi zen lanean. Orain artean eskualdekako kanporaketa bakarrean hartu dut parte, 2010ean. Lehen plaza, lagunekin: batek daki noiz, batek daki non, batek daki zelan. Lehen saio ofiziala BBK sariketakoa izango zen; oker ez banago, Euskaldunon Egunkariak itxita 5 urte egin ziten egunean. 2011n 'Atea itxi aurretik' poesia liburua argitaratu zuen (Erroteta).

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
"Atea itxi aurretik"poesia liburua 2011an