Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Maria Luisa Petriarena

Datu pertsonalak

Izena
Petriarena, Maria Luisa
Izen abizen osoak
Petriarena Berrondo, Maria Luisa
Jaiotza
1800 Errenteria + Errenteria < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
1869 Errenteria + Errenteria < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Ez dugu bere jaiotza datarik, "1800" jarri arren mendea adierazteko.

Bertsolaria zen, bere anaia Xenpelar bezala. Maria Luisak eta Xenpelarrek Errenteriako liho fabrikan egiten zuten lan. Buru argia eta irakurle amorratua, bertsotan fin aritzen zen eta sarritan jardun zuen bertsotan bere anaiarekin batera.

1869an baztanga zabaldu zen Errenterian eta Xenpelar gaixotu zenean, Maria Luisa, lau urteko alabatxo Joxepa Antoni senarrarekin utzi eta anaia eta ilobatxoak zaintzera joan zen, bere bizia eta sabelean zeramanarena arrisku gorrian jarrita. Xenpelar 1869ko abenduaren 8an hil zen, 35 urte bete gabe, eta egun berean jaio Daniela, Maria Luisaren alabatxoa. Egun gutxi egin zituzten bizirik ama-alabek: Daniela abenduaren 17an hil zen, eta Maria Luisa 18an; biak baztangaz.

Alabak, Joxepa Antoni Aranberrik, amaren bertsotarako gaitasuna eta irakurzaletasuna zituen. Maria Luisa hil zenean, aita, Jabier Aranberri, eta amona, Rita Berrondorekin bizi izan zen. Aita ez zen bertsozalea, eta ez zekien irakurtzen ezta idazten. Joxepa Antoniren bertsozaletasuna amona Ritarengandik jaso zuela uste da.

Iturria:
- PEREZ, Elixabete. Juan Frantzisko Petriarena Xenpelar 1835-1869. Bidegileak bilduma, 2011. http://ttiki.com/40975 ]
- PEREZ, Elixabete. Joxepa Antoni Aranberri "Xenpelar". Errenteria: Udala, 2013. http://ttiki.com/52255 ]
- ZAVALA, Antonio. Errenteriako bertsolari zaarrak. Auspoa bilduma; 74-75. http://ttiki.com/41061 ]
- LARRAÑAGA, Carmen. Del bersolarismo silenciado. http://ttiki.com/41062