Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Usoa Alosko

Datu pertsonalak

Izena
Usoa Alosko
Jaiotza
1400 Deba + Deba < Debabarrena < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
"Alosko Usoa Debakoa zen. Beltran bere aitaren heriotza dela eta abesten du.

Aita jauna neria / Gaztelan zanian
Ixil askorik jaio zan / Alostorrian semia.
Eta ala ere ixilagorik / dago bakian
Azitzen Zarautz aldian / gure jatorriaren loitukerian.
Ai, au mindura beltza / ai, nere lotsa;
Alabak negarra eta / aitak lur hotza!"
---
"(...) mende horretan bertan agertzen dira andrazkoen ekarpenak ere: XV-XVI. mendeetan eresien egileak ditugu hauek; Butroeko Gomez Gonzalezen alaba, Ozaetako Santxa, Lasturko Miliaren ahizpa, Oroko Peru Gartziaren ahizpa eta Alosko Usoa. Hau da euskal literaturan emakumeen lehenengo agerpena. Ahozko literaturarekin daukate zerikusia; beraz, literatura idatzia baino lehenagoko testigantzatzat hartuko ditugu emakumeen tradizio literario bat sortzeko saiakera honetan (eta dudarik gabe, bertsolaritzaren aitzindaritzat hartuko ditugu andre hauek). Denak dira familia aberatsetakoak, eta hil berri den senar, aita edo ahizpari abestuko diote euren historia kontatuz."

Iturria:
- Alvarez, Amaia. "Euskal Emakume idazleen lekua literaturaren historian". IN. Jakin aldizkaria, 148 zkia, 2005eko maiatza-ekaina. https://tinyurl.com/y67bkklg