Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Jurgi Fuentes
Datu pertsonalak

- Izena
- Fuentes, Jurgi
- Izen abizen osoak
- Fuentes Goikoetxea, Jurgi
- Jaiotza
- 1981 Mungia + Mungia < Uribe-Butroe < Bizkaia < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Epailea
Datu biografikoak
- Biografia
- Mungiar Usurbildartua. Bederatzi urte ingururekin hurbildu zen bertsozaletasunera, ikastolan euskara irakasgaian astero lantzen zuten bertsolaritza tarteak lagunduta. Handik Mungiako bertso eskolara jo zuen, urte batzuk geroago Taket Bertsolaritza Alkartearen sorreran parte hartzaile izateko. Larrabetzuko Itallen bertso eskolako kide ere izan da. Egun Usurbilgo Bota punttuban aritzen da. Lehen plaza Mungiko Herriko Tabernan egin zuen 1996 inguruan.
Ipar Uribe eta Uribe Butroe eskualdeetan urte luzez antolatzaile, gai jartzaile eta epaile ibili ondoren, Bizkaiko epaile taldean hasi zen 2010ean. Ordutik hona saio eta txapelketa askotan ibili da epaile legez, ia beti bat-bateko saioak epaitzen baina idatzizkoetan ere aritu da San Antontxu eta Santixabel bertso paper lehiaketetan. Betiere etengabe ikasi eta hobetzeko asmoz, ahal den heinean bertsolaritzari laguntzeko.
Bertsolaritzaz gain, aisialdian herriko kulturgintzan jarduten du eta artisautzan ere aritzen da adar-egile legez.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Mungiko Herriko Taberna (1996 inguruan)