Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Kalisto Medrano

Datu pertsonalak

Izena
Medrano, Kalisto
Izen abizen osoak
Medrano Exposito, Kalisto
Jaiotza
1870 Auritz + Auritz < Zangozako Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria
Heriotza
1943 Iruñea + Iruñea < Iruñerria < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Auritzen (Nafarroa) jaio zen 1870eko urriaren 14an. Ez zaio seniderik ezagutzen, eta galdeikurrez josia da bere gurasoen identitatea, haurtzaroa eta gaztaroa. Antonia Balda Aburuzarekin ezkondu zen eta Etxarri-Larraunen jarri ziren bizitzen, eta Hiriberri-Arakilera joan ziren gero. Hamar seme-alaba izan zituzten.

Bertsolari ezaguna izan behar zuen, bat-batean zein idatziz. Gizon ikasia zen garairako, bazekien idazten, eta bertso-paper ugari idatzi omen zituen, baina 1969ko irailean Principe de Viana aldizkariko 43. zenbakian argitaratutako sorta baizik ez zaio ezagutzen: "Berso berriak, Don Fermini eskainiak"; bere sendagile Pablo Fermin Irigarai Goizueta "Larreko" mediku eta euskalzale ezagunari eskainitako bertsoak dira, eskerronez. Galduak dira bestea asko, inork noizbait aurkitzeko esperoan.

Iruñeko Roldan estudioan 1924an egindako argazki bati esker ezagutzen dugu bere bisaia; Nafarroako Eskualdeko Jantziaren Batzordeak Madrilgo Erakusketa baterako (1925) egindako enkargu baterako jarri zen lurraldeko artzain jantziz. Urte batzuk beranduago berriz hautatu zuten artzain bertsolari gisa agertzen zen album baterako.

Ez zen, ordea, artzaina. Unaia eta, ebanista ofizioa ikasia, harotz lanetarako esku oso onekoa izan behar zuen. Argigarriak dira berari buruz Kike Diaz de Ulzurrunek (Euskaldunon Egunkaria, Nafarkaria, 1955-09-22) idatzitako artikulua, non, besterik beste, Pablo Fermin Irigoien "Larreko"ri eskainitako bertsoak berriro argitaratzen dituen, eta argazkiaren xerka hasirik Kalixtoren birbiloba Martin Mantxo Medranok (Gaur8, 2022-12-10) argitaratutako artikulu biografikoa.

Iruñean hil zen, 1943ko urtarrilaren 9an.