Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Mintxo Astiz Goñi
Datu pertsonalak

- Izena
- Astiz Goñi, Mintxo
- Izen abizen osoak
- Astiz Goñi, Fermin
- Jaiotza
- 1968 Iruñea + Iruñea < Iruñerria < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
Datu biografikoak
- Biografia
- Lanbidez suhiltzailea. Bertsozaletasuna etxean jaso zuen aita, osaba eta izebarengandik. Barañaingo bertso eskolako kidea da gaur egun. 2015ko, 2017ko eta 2021ko Nafarroako Bertsolari Txapelketetan parte hartu zuen. Bardo txapelketan lau ediziotan hartu du parte, eta eragile bezala Barañaingo kopla txapelketa, Barañaingo Txana sariketa eta Irurtzungo Aixita txapelketan laguntzen du antolatzen. Gaur egun Nafarroako Bertsozale Elkarteko zuzendaritza kidea da.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- 2013n Akelamendi tabernaren urtemuga festan.