Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Xabier Azkue

Datu pertsonalak

Izena
Azkue, Xabier
Izen abizen osoak
Azkue Ibarbia, Xabier
Jaiotza
1971 Zumaia + Zumaia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Antolatzailea
Jarduerak
Bertso irakaslea
Epailea
Eragilea
Jarduerei buruzko azalpenak
Antolatzailea: Zumaiako jaialdiak eta bertso-paper lehiaketak, Joanito Dorronsororekin batean (1991-...)
Bertso-eskolako irakaslea: Zumaiako bertso-eskolan, haur eta gaztetxoekin (1991-1994)
Inoiz egin ditu epaile, gai-jartzaile eta aurkezle lanak.

Datu biografikoak

Biografia
Euskal Filologia ikasketak eginak ditu Gasteizen. Herri aldizkarietako kazetari eta euskara teknikari aritu izan da. Ikastolan bertsozaletu zen, Joanito Dorronsororen eraginez. Bertsolaritza munduan lan bat baino gehiago egindakoa da: bertso eskolako irakasle, epaile, antolatzaile...