Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Alaitz Etxanobe
Datu pertsonalak

- Izena
- Etxanobe, Alaitz
- Izen abizen osoak
- Etxanobe Bereziartua, Alaitz
- Jaiotza
- 1991 Mañaria + Mañaria < Durangaldea < Bizkaia < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Epailea
Datu biografikoak
- Biografia
- Enpresa Zuzendaritzan eta Administrazioan graduduna da. Euskaltzaleen topagunean eta Manpowerren hasi zen lan munduan, praktika moduan. Ostean, Metro Bilbaon aritu zen kontabilitate arloan. Gaur egun, seguruen alorrean egiten du lan.
Euskal kultura-ohituren jarraitzailea da (bertsolaritza, mendia, eskupilota, musika...). Bertso munduan epaile eta gai-jartzaileentzat emandako ikastaro baten sartu zen.
2014ko BBK Sariketan epaitu zuen lehenengoz. Handik aurrera, BBK Sariketan, eskolartekoan eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketan aritu da epaile moduan.