Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Peru Irastortza

Datu pertsonalak

Izena
Irastortza, Peru
Izen abizen osoak
Irastortza Santxo, Peru
Jaiotza
2001 Algorta + Algorta < Getxo < Uribe-Kosta < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
9 urte zituela hasi zen bertsotan, Algortako San Nikolas ikastolan, Nahikari Ayo eta Itxaso Payaren esanetara. Algortako Bertsolari Eskolako kide da 14 urte zituenetik, eta bertan jardun da irakasle gisa. Lehen plaza Algortako Azebarri elkartean izan zuen, Bizkaiko Eskolarteko Txapelketan, 2015ean. Geroztik, zenbaitetan parte hartu zuen Eskolarteko Txapelketan, eta baita Bizkaiko Txapelketan ere, 2021ean lehendabizikoz.