Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Beñat Astiz

Datu pertsonalak

Izena
Astiz, Beñat
Izen abizen osoak
Astiz Isasi, Beñat
Jaiotza
2004 Barañain + Barañain < Iruñerria < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso irakaslea

Datu biografikoak

Biografia
Filosofia ikasketak egiten ari da EHUn, Donostian.

Lehen Hezkuntzako 5. Mailan zela, Hezkuntza Arautuan Xabier Terreros eduki zuen bertsolaritza irakasle, eta urte berean, Ainara Ieregirekin hasi zen eskolaz kanpoko jarduera gisa bertsolaritza lantzen. Hala ere, etxekoengandik bazuen bertsoaren berri.

Lehen plaza Bardoak taldekako txapelketan egin zuen. Gerora Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan parte hartzen hasi zen. Nafarroako Eskolartekoan 2017an aritu zen lehen aldiz, eta hala egin du 2022ra arte. Azkeneko bi urtetan irabazi zuen Nafarroako txapela eta Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan parte hartu ahal izan zuen. Nafarroako Bertso Idatzi Lehiaketan parte hartu izan du, eta tarteka, lehen postu edo bigarren saria erdietsi izan du. 2023an eman du izena lehen aldiz, helduen mailako Nafarroako Bertsolari Txapelketan; maiatzean jokatu zuen kanporaketa eta txapelketan jarraitzeko txartela irabazi zuen.