Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Ainhoa Iriarte
Datu pertsonalak
- Izena
- Iriarte, Ainhoa
- Izen abizen osoak
- Iriarte Gorostegi, Ainhoa
- Jaiotza
- 1972 Arribe + Arribe < Araitz < Larraunaldea < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Gai-jartzailea
- Jarduerak
-
Aurkezlea
Datu biografikoak
- Biografia
- 1972an jaioa Arriben, Araitz. Bertan bizi da, eta lanbidez irakaslea da Tolosako Laskorain ikastolan. Bertsozalea, Araitz-Beteluko Bertso Eskolan ibilia bi urtez, Bixente Gorostidirekin; 2000. urte inguruan.
Larraungo Bertso Eskolan ibilia ere 2014 urtetik hasi eta 2017 urte arte. Bardoetan parte hartu zuen 2014. urtean "Mailopetarrak" taldearekin eta 2016. urtetik aurrera "Larraun ta Araitz bi dozena" taldearekin.
Nafarroako Bertsolari Txapelketan 2015. urtetik gai jartzaile taldean.
Xalto eta Izeta sariketaren batean ere gaiak jartzen eta aurkezten ibilia da.