Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Patxi Belauzaran "Patxi Bakallo"
Datu pertsonalak
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
Datu biografikoak
- Biografia
- Maria Ramona Iraolarekin 1856an ezkondua. Itsasoan bakailotan ibilia zelako jarri omen zioten Patxi Bakallo ezizena. Ez dago garbi, hala ere, izengoitiaren jatorria non den, oso kontu ilun eta nahasia da, Bakallo ez ezik, Bakallero ta Bakallotarra ere esaten zioten eta. Mineral garraiatzen aritu zen Urumean zehar. Minerala ahaletan karreatzen zen; beherakoan urak eramaten zuen, eta gorakoan idi-pareak tiratzen zioten ahalari ibaian gora.
Argentinara Karlisten gerrate inguruan joan omen zen. Ez dakigu ez zein herritan eta ez noiz hil zen, baina Zarautzen bizi den haren bilobak uste duenez Buenos Airesen hilko zen 1898 urte inguruan.