Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Jose Antonio Bengoetxea "Ardotx"

Datu pertsonalak

Izena
Bengoetxea, Jose Antonio "Ardotx"
Izen abizen osoak
Bengoetxea Lekuona, Jose Antonio
Jaiotza
1826 Ugaldetxo + Ugaldetxo < Oiartzun < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
1878 Oiartzun + Oiartzun < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Amalia Beobiderekin Oiartzunen 1856an ezkondua. Anttoniyo bertsolariaren anaia. Xenpelarren osaba omen zen. San Inazio arrats batean Ardotxek eta Larraburuk elkarrekin afaldu omen zuten. Ugaldetxoko Mikelentxone baserrian sagardotegia omen zen, hortxe egin omen zuten afari hori. Afalondoan bertsotan hasi omen ziren. Ardotx ez izaki Larraburu adina, eta honek menderatu bestea. Larraburu gizon gustagarria izan behar zuen, eta beste hori berriz xitala eta gizatxarra. Ardotx hori, berak nahi bezala bere gustua egin ez zuenean, kanpora atera. Eta Larraburuk segi sagardotegian. Ardotx kanpora atera bai, baina urrutira gabe, zain gelditu zen, bazter batean. Larraburu sagardotegitik atera eta Ardotx ezkutuan zegoen tokira iritsi zenean, Ardotxek harri handi bat hartu eta buruan jo zuen Larraburu. Oraindik ere esaten dute zein lekutan pasa zen hori. Mikelentxonetik berehala, Itxaso baserria dago. Bien artean, bost bat harri-eskailera, bide-txarrean. Gaur ere ikusten dira. Hantxe itxoin omen zion Ardotxek Larrabururi. Antonio Zavalak dioenez 1858, 1869 edo 1875. urtean izango zen. Handik aurrera, ez zen Larrabururekin gizonik izan. Burutik galdu egin zen. Larraburuk bertsoak jarri zizkion Ardotxi barkazioa eskainiz. Barka zaizkiguzu gure zorrak.

Argitalpenak

Argitaratugabeak eta azterlanak
- Oiartzungo beste lau bertsolari (Auspoa, 119): http://ttiki.com/41073 ]
- Xenpelar bertsolaria (Auspoa, 88-89-90) 101,or., 103 or., 106 or. : http://www.euskaltzaindia.net/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10685.pdf ]
- Larraburu, Lexoti ta Balentin bertsolariak (Auspoa, 115) 22 or.: http://ttiki.com/41074