Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Martin Larrañaga Odriozola

Datu pertsonalak

Izena
Larrañaga Odriozola, Martin
Izen abizen osoak
Larrañaga Odriozola, Martin
Jaiotza
1891 Azkoitia + Azkoitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria

Datu biografikoak

Biografia
Azkoitiako Kukuerri bailarako Larrumehaundi baserria jaio zen 1891eko ekainaren 5ean. Zortzi senidetan gazteena zen eta bertsolaria zuen anaia zaharrena ere, Jose Mari Larrañaga "Larrumeko Markesa".

Garai hartan beste asko bezala, Ameriketara, Argentinara joan ziren bi anaia, Martin eta Jose Manuel. Azken hau itzuli egin zen Ameriketatik, ez ordea Martin. Itzuleran, Martin anaiak hango bizimoduaz jarritako bertsoak ere ekarri omen zituen, pergaminoan idatzita. Iloba Martinek, bertso-paperekin batera Antonio Zavalari eman zizkion haiek ere, baina bertso paperak bezalaxe, haiek ere ez zituzten gehiago ikusi Larrumeaundin, Martinek Antonio Zavalari hil aurretik hala eskatu bazion ere. Ez da, beraz, bere bertso etorriaren testigantza asko jaso, baina gelditu dira bakan batzun oinordekoen gogoan Martin Larrañaga Odriozolaren bertsolari senaren erakusgarri.



Beste lanak

Bat-bateko bertso ezagunenak
Laxaro Azkunek Alejandro Larrañaga "Ali"ri jasoa:
Martin parrandero samarra izan nonbait eta Zumarragan gau-pasa eginda etxera bueltan zetozen bera eta beste lagun pare bat. Anaia Jose Mari ardietara zihoan mendira, egunsentian, eta biek topo egin zuten bidean, Aintzumarriaga parean (...) Hala kantatu zion Martinek anaiari:

Ai nere anai maitia
bitu izkiu lokatzak.
Gizona galdutzen dik
erretiroik ezak.
Hik ere nere esana
goguan hartu zak.
Eskarmentuan sartzen
ez gaituk errezak.

Jose Mari anaiaren erantzuna ere kantatzen omen zuen Aliren aita Jose Inaziok, baina Alik ez du gogoan.