Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Andoni Egaña
- Info.
- Doinuak
- Bat-bateko bertsoaldiak
- Bestelako bertso-sortak
- Aldizkakoak
- Grabazioak
- Prentsa
- Liburutegia
Datu pertsonalak

- Izena
- Egaña, Andoni
- Izen abizen osoak
- Egaña Makazaga, Andoni
- Jaiotza
- 1961 Zarautz + Zarautz < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
- Jarduerak
-
Eragilea Ikerlaria
Datu biografikoak
- Biografia
- 80ko hamarkadaren bukaeratik aurrera, 90eko hamarkadan batik bat, bera izan da bat-bateko bertsogintzaren ordezkari nagusietakoa.
Euskal Filologiako lizentziaduna da. Gaur egun erabat sorkuntzari emana bizi da eta bertsolari ez ezik, ikertzaile, teorizatzaile eta idazle eta zutabegile moduan ere nabarmendu da Andoni Egaña. Bereziki azpimarratzekoa da bat-bateko bertsoa sortzeko prozesua azaltzeko eta ezagutarazteko egin duen ekarpena. Bat-bateko bertsoa beste kultur adierazpide batzuekin uztartzeko egin diren esperientzia askotan parte hartu du.
Euskal Herriko bertsolari txapelduna izan da lau ediziotan (1993, 1997, 2001, 2005) eta 1986an parte hartzen hasi zenetik 2009an agurtu zen arte, finalista edizio guztietan. 1991n Gipuzkoako txapelketan txapeldunorde izan zen eta 1999an jokatu zen Herrien arteko txapelketa irabazi zuen Zarauzko taldearekin.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Itziarren, 1981eko irailean, Salegi jatetxean, ezkontza batean.
Argitalpenak
- Argitaratutako liburuak
- Aitaren batean, Elkar, 1990 (El Diario Vasco argitartutako artikulu bilduma)
Bat bateko bertsolaritza , Bertsozale elkartea 2002 (Jon Sarasua eta Joserra Garziarekin batera)
Hogeita bina. Hariadna, 2004.
Imanol Urbieta: luzea da bidea. Ibaizabal, 2002
Niri ez zait futbola gustatzen, eta zer?. Elkar, 2004.
Pausoa noiz luzatu, Elkargintza Fundazioa / Alberdania, 1999 (eleberria)
Sokratikoek ere badute ama, Erein, 1989 (ipui bilduma)
Zaudete geldi piska batean, Elkar, 2000
Zozoak beleari. Alberdania, 1997 (Jon Sarasuak eta biak egindako saiakera bertsolaritzaz) - Argitaratutako grabazioak
- Tximeletak sabelean, IZ, 1994 (bertso musikatuak)
- Argitaratugabeak eta azterlanak
- EHBE-JAKIN. Bertsolariei inkesta, Euskal Herriko Bertsolari Elkartea, 1987
- Ekoizpen oharrak
- Amurizaren eraginetik abiatuta, bertsolaritzari maila gorena eman dion bertsolaria. Ez dira asko izango Andoni Egaña izan den bertsolari onena dela ukatzen dutenak. Plazaz plaza erritmo harrigarrian jarduteaz gain, bertsolaritza eta ahozkotasunaren gaineko ekarpen teoriko interesgarriak ere eginak ditu.