Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Jean Etxamendi "Bordel"

Datu pertsonalak

Izena
Etxamendi, Jean "Bordel"
Izen abizen osoak
Etchamendy Larralde, Jean ; Etxamendi Larralde, Juan
Jaiotza
1792 Luzaide + Luzaide < Zangozako Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria
Heriotza
1875 Luzaide + Luzaide < Zangozako Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Ezkondua. Jaio eta hurrengo urtean kanpora aldegin behar izan zuten, Luzaidetarrek, Frantziako Iraultzaren tropak sartu zirelako. Hiru urtez egon ziren kanpoan. Etxe guztiak erreta aurkitu bide zituzten. Oraingo Bordelia bazter-etxea bertsolariak berak altxatakoa da (1859). 1823an Donostian soldadu zegoela desertatu egin zuen eta preso hartu zuten.
Juana Harriet-ekin ezkondua, bi alaba eta bi seme ukan dituzte. Jitez eztia, euskal kantuak eta bertsuak biziki gustatzen zitzaizkion. Kanpoko lanetara zihoalarik, ez zituen inoiz ahazten papera eta luma. Horrelaxe, batzuetan, pentze edo landa baten erdian, gogora jin zitzaiona, berehala idazten ahal zuen. Zorigaitzez haren bertsu gehienak galdu dira baina haren izena beti agertzen baita Etxahun eta Otxalderen ondoan, horrek erran nahi du bertsulari ona zatekeela.

Argitalpenak

Argitaratugabeak eta azterlanak
SATRUSTEGI, J.M. Bordel bertsularia (Auspoa, 45-46)

Beste lanak

Bertso jarri ezagunenak
Aldudeko kantiak ; Bankako neskatuak ; Bihotza zeraut nigarrez urtzen ; Ene andregaiari ; Donostian Soldado (1823) ; Limiten gainian ; Mendekoste festetan ;
Karlisten gerlako kantiak (1838) ; Sortuz geroz guziek