Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Frantzisko Etxeberria "Benta"

Datu pertsonalak

Izena
Etxeberria, Frantzisko "Benta"
Heriotza
1907 Orio + Orio < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Errikotxiaren lagun handia zen Benta. Izena baserritik datorkio, Oriotik Donostiara bidean dagoen baserria da Benta. Muniotatik gertu da eta etxera bidean hortik pasa behar zuenez, bertako intxaurpean sagardo edanaz Errikotxia, Langa eta Itxasperekin bertsotan egiteko geratu ohi zen.

Ondoezik zela, etxean ezin egonik, arditara joan zen baina itzuli ez. Atake batek jota hil zen eta geroztik gurutze txiki bat da bertan bere omenez.

Iturria:
Errikotxia, Itxaspe bertsolariak. (Auspoa, 60) 18 or., 102 or.