Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Gregorio Etxeberria

Datu pertsonalak

Izena
Etxeberria, Gregorio
Izen abizen osoak
Etxeberria Agirre, Gregorio
Jaiotza
1939 Abaltzisketa + Abaltzisketa < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, 1962: kanporaketa
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. 1965: kanporaketa
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, 1967: kanporaketa

Datu biografikoak

Biografia
Abaltzisketako Arangurenburubitartea baserrian jaio zen, "Azafrane" izenez ere ezaguna (Gipuzkoa), 1939ko martxoaren 12an. Hamabi urterekin morroi joan zen Abaltzisketako Ipintza-barrena baserrira, eskola utzita. Abaltzisketan bertan ibili zen eskolan, baina "idiekin itzulean gehiago" eta ezer gutxi ikasi zuen; erderaz irakasten zen, gazteleraz jakin ez ....

Hamazazpi urterekin Altzoko kaolin mehatzara joan zen lanera, eta Ipintza-haundi baserrian bizitu zen mehategiko lan-orduz kanpo baserrian laguntzearen truk.

Bertsozaletasuna oso gaztetatik datorkio; Patxi Zubeldia "Artxanberri"ren hiloba da, osaba zuen, eta asko miresten zuen. Asko miresten zituen bere garaiko hainbat bertsolari: Uztapide, Lasarte, Lazkao Txiki... Soldadutza Donostiako Loiolako kuartelean egin zuen eta han ezagutu zuen Jexux Iruretagoiena "Basakarte" bertsolaria; oso lagunak egin ziren, sarri jarduten ziren bertsotan, eta asko indartu zitzaion aurretik zetorkion zaletasuna. Lagun-arteko bertsolaria izan da batik bat. 1962an hartu zuen parte lehen aldiz Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan. Ez zuen kanporaketa gainditu, ezta hurrengo bietan ere, 1965 eta 1967koan.

Plazetan ez zen asko aritu. Arrasaten giro gutxi zuen lagunarteko jardunak egiteko. Ezkondu zenean poliki-poliki uzten eta aldentzen hasi zen.