Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Jesus Mari Etxezarreta "Izazpi"
Datu pertsonalak
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Eragilea
- Jarduerak
-
Bertso-jartzailea Epailea Gai-jartzailea Ikertzailea - Jarduerei buruzko azalpenak
- Epaile:
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia: 1980, 1982 eta 1989.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketarako Gipuzkoako kanporaketa: 1988.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa: 1991.
Orixe Saria (Añorga, Donostia): 1976.
Artxanberri eta Patxi Errota Saria (Zaldibia): 1979, 1981 eta 1983.
Lizardi Saria (Zarautz): 1980, 1982 eta 1983.
Xenpelar saria (Errenteria): 1980.
Xenpelar Bertso-paper Lehiaketa (Euskaltzaindia): 1987
Mutrikuko Bertso-paper Lehiaketa (Mutriku): 1985, 1990, 1992, 1999 eta 2000.
Etxegina Bertso-paper Lehiaketa (Elgoibar): 1988, 1991 eta 1992.
Porrontxo Bertso-paper Lehiaketa (Egia, Donostia): 1983.
Bertso-jartzaile:
Argia saria Bertso-paper lehiaketa, 1983: 1. saria.
Amurrioko Bertso-paper lehiaketa, 1986 (Araba Euskaraz): 1.saria (Lurrak estaliko du nire ajea).
Datu biografikoak
- Biografia
- Zumarragako (Gipuzkoa) Aranburu-Etxeberri baserrian jaio zen. Apaiz ikasketak egin eta apaiztu zen. Gero, baina, bide hori utzi egin zuen. Maria Jesus Aranbururekin ezkondu zen eta bi seme-alaba izan dituzte. Deban bizitu da 1960ko hamarkadaren hondarraz gero. Mutrikuko institutoan gaztelania eta erdal literatura irakasle izan da 1969tik erretiroa hartu duen arte. Filosofia eta letretan lizentziatua da Valenciako Unibertsitatean, gazteleran katedraduna eta Euskaltzain urgazlea.
Amak buruz ikasitako bertsoak entzunda bertsozaletu zen. 1974an aritu zen lehen aldiz plazan, gai-emaile lanetan, Bizkaiko gazteen txapelketan. Geroztik, gai-jartzaile eta gai-emaile langintzan ez ezik, Bertsolari Txapelketa eta gazte sariketa askotako epaile izan da, eta lan oparoa egin du bertso-jartzaile eta ikerketa alorretan.
Euskaltzaindiako Herri Literatura batzordera inguratu zen 1979an, eta erakunde horrek 1980an eta 1982an antolatutako Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusietako epaimahaiko kidea izan zen; Bertsolaritza Batzordea (1981-1985) eta Herri Literatura batzordeko (1985-2017) kide izan zen. Euskaltzain urgazle izandatu zuten 1996ko martxoaren 29an.
Bertsozale Elkarteak antolatutako hainbat txapelketetako epaimahaikidea ere izan da, besterik beste, 1989ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan eta 1991eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan.
Bertso-jartzaile oparoa izan da; komunikabideetan argitaratu izan ditu, bertso-paper lehiaketa ugarietan hartu du parte eta sarritan izan da saritua.
Ikerlanen artean, "Bertsolarien desafioak, guduak eta txapelketak" lana argitaratu zuen (Sendoa, 1983), eta "Uztapide. Berriz plazara" Manuel Olaizola "Uztapide" bertsolariaren bizitza eta gertaerei buruzko lan (Sendoa, 1998). Horrez gain, hainbat artikulu publikatu ditu Uztapide, Udarregi eta abarren ekarria aztertuz.
Bertsolaritzatik at, poesia eta narratiba ere landu du eta hainbat lan argitaratu ditu.
2026ko uztailaren 31an zendu da, Deban, 85 urterekin.
Argitalpenak
- Argitaratutako liburuak
- Bertsolarien desafioak, guduak eta txapelketak, Sendoa (1993).
Uztapide bertsolaria, Sendoa (1998).
- Beste argitalpenak
- Umorezko ipuin hautatuak, Pedro Miguel Urruzunoren lan hautatuak. Sendoa, narrazioa (1990)
Hasperen ttantta bihurtiak. Olerkia. Sensoa (1990)
Zalantzaren aztarnak. Olerkia. Sendoa (1990)
