Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Jose Mari Gabilondo

Datu pertsonalak

Izena
Gabilondo, Jose Mari
Izen abizen osoak
Gabilondo Iñarra, Jose Mari
Jaiotza
1938 Antzuola + Antzuola < Debagoiena < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
2007-04 Antzuola + Antzuola < Debagoiena < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Gipuzkoako Bertsolari Gazteen Txapelketa 1964 (Arrasate): Txapelduna.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 1962 eta 1964: kanporaketa.
Antzuolako Bertsolari Txapelketa 1981 (Antzuola): Txapelduna

Datu biografikoak

Biografia
Antzuolan (Gipuzkoa) jaio zen 1938an. Berak sarritan esaten zuenez, 9 urte inguru zituela aitarekin joan zen Gorlako aterpetxearen inaugurazio ekitaldira. Bertan Basarri eta Uztapide entzun zituen bertsotan. Guztiz harrituta gelditu zen eta betirako lotu zitzaion bertsoari. Bere kabuz ikasi zuen bertsotan, jai giroan eta lagun artean beti.

Gipuzkoako Bertsolari Gazteen Txapelketa irabazi zuen 1964an, Arrasaten. 1962 eta 1964ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako kanporaketetan hartu zuen parte, eta baita Herri Irratiak 1963an antolatutakoan ere. Halere, bere herria eta lagunarteko bertsolaria zen bere emaztearen hitzetan.

Joxe Mari Gabilondok jantzi zuen azkeneko Antzuolako Bertsolari Txapelketako txapela, 1981ean.

2007ko apirilean zen du zen, gaixotasunez. Azken egunera arte eutsi zion bere bertsotarako grinari: hil baino hilabete eskas aurretik, gaixorik eta minez zegoela, ohetik altxatu eta bere azken bertsoak idatzi zituen.