Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Maximo Aierbe

Datu pertsonalak

Izena
Aierbe, Maximo

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Eragilea

Datu biografikoak

Biografia
Ataungo Santa eskearen ohituraren berreskuratzaile da Maximo. Espetxe garaian, ohitura galdu hau berreskuratzeko grinak piztu, Udalaren beka bat lortu eta lanean hasi zen. Kopla gehienak idatziak omen zeuden, baina arazoa musikan zen eta berak bertan zuen erronka. Doinu berezian kantatzen omen zen Ataunen. Juan Arin apaizak jaso eta idatzi zituen kopla denak, eta "Jaunaren deia" liburuan gorde zituen. Isidro Baztarrika fraileak zuen liburu hori gorderik. Egun apaz hauek hilik dira, baina tradizio eder eta aberats honen iraupena beraiei zor zaie. Maximok material hau izan zuen liburua osatzeko, eta lan handia egin zuen tradizio hau sendotzen. Geroztik, Ataunek badu bere santa eske propioa, bere esanetan zaharrena, aberatsena eta ederrena.