Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Beñat Gaztelumendi

Datu pertsonalak

Izena
Gaztelumendi, Beñat
Izen abizen osoak
Gaztelumendi Arandia, Beñat
Jaiotza
1987 Añorga + Añorga < Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Kazetaria

Datu biografikoak

Biografia
Donostiako Añorga auzokoa da. Donostiako Santo Tomas Lizeoan Batxillergo ikasketak bukatu eta Leioan Ikusentzunezko Komunikazioa ikasi ondoren kazetari lanetan aritu izan da.
Beti izan da bertsozalea, eta Igeldoko, Hernaniko eta Santutxuko bertso eskoletan ibilia da. Eskolartekoetan eta gazte sariketetan sari asko irabazia da. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidea da 2018tik.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalista izan da 2013an eta 2017an. Gipuzkoako txapelduna izan zen 2015ean eta txapeldunorde aurreko bietan, 2007an eta 2011n.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Donostiako Igeldo auzoan, bertso antzerki batean, Igeldoko bertso eskolakoekin.